Egoera solidoan egoten den materia honek, masa du, baita forma egonkorra ere, eta gainera presioa eraginez ez du bolumena aldatzen. Aldiz metala likido eran aurkitzen dugunean, masa du, bai, baina ez du forma egonkorra eta gainera presioa eraginez ere ez du bolumena aldatzen. Likido egoeran dauden metaletako bat merkurioa da, gehiago ere aurki ditzakegu, adibidez, cesioa, frantzioa eta galioa.

Metalak, normalean, ezin dira egoera gaseosoan aurkitu. Gas egoeran aurkitu ahalko bagenu, masa izango luke eta presioa eraginez bolumena aldatuko luke ala eta guztiz ez luke forma egonkorra izango. Gainera bere partikulak, asko mugituko lirateke, bere partikulen arteko distantzia aldakorra izango zen baina ez lukete ordenik izango.
