miércoles, 22 de junio de 2011

KAMIOIKO BOBINA BATEK ERAGIN AHAL DUEN ISTRIPUA

Atzo egunkarietan eta baita telebistan atera zen kamioi bateko bobina batek, 12tona pisatzen zuela, kamiotik hau askatu eta atzetik zetorren kotxea zapaldu eta mendirantz abiatu zen. Zapaldutako kotxean bi gizon zihoazen. Haietako bat hil eginda aurkitu dute eta bestea larri zauriturik dago ospitalean.

lunes, 13 de junio de 2011

METALEN ERABILERARI BURUZKO BIDEOA



Bideo honetan metal bakoitza zein egoeratan eta non aurki dezakegun azaltzen eta erakusten da. Oso ondo ulertzen da eta gainera informazio asko ematen dizu.

viernes, 10 de junio de 2011

SAILKAPENA














Hau energia motak eta definizioa azaltzeko egin dudan eskema da. Hemen zer den energia, zenbat mota eta zeintzuk diren azaltzen da.


jueves, 9 de junio de 2011

TXINAKO ARROPA ETA JOSTAILUETAN METAL PISUTSUA AURKITU DITUZTE


Metal pisutsuak eta beste hainbat sustantzia toxikoak umeentzako jostailu eta arropetan aurkituak izan dira.

Azterketa horiek umeentzako hainbat jostailuetan burutuak izan dira, Hebei, Jiangsu, Shanndong, Hubei, Guangdong eta Shangai probintzietako negozioetatik eta merkatal zentruetatik hartuak.Hainbat emaitzetan umeentzako arriskutsuak ziren ezaugarriak aurkitu dituzte.

Jostailu askok ertz ebakitzaileak zituzten, zauri larriak eragin zezaketenak, gainera, metal pisutsuak zituzten adibidez beruna, da aurkitu den kasuetako batzuetan.

Hu Xiahong-ek esan zuen bezala, hospital bateko pediatrak, metal pisutsuak, gorputzean pilatzen badira, toxikazio kronikoa gerta daiteke eta gainera ondorioak umeen hazteko eran aurki daitezke.




martes, 7 de junio de 2011

URREZKO ERAKUSKETA


Atzo, Bilboko Arte Ederren museoan, erakusketa berri bat jarri dute. Atzotik hasita Iraileraino egongo da. Milaka pieza daude eta gainera gehienak urrezkoak dira, 2.400 Euro ingurukoa bakoitza.

viernes, 3 de junio de 2011

ZURE KOLOREA, HARRIA EDOTA METALA JAKITEKO....

Zein den zure kolorea, harria edota metala jakitea nahi baduzu, zu jaio zinen hilabetearen izena jarri eta jakin dezakezu. Nire kolorea "horia" da harria "onix beltza" da eta metala "urrea". Zeintzuk dira zureak?
Erantzun komentario bidez.

jueves, 2 de junio de 2011

AURKIKUNTZA BIKAINA!!!

Ingalaterran ume batek XVI. mendeko urrezko pieza baliotsu bat are artean aurkitu zuen, metalak aurkitzeko makina batekin jolasten ari zen bitartean.

James Hyatt izeneko 4 urteko mutikoa, lehenengo aldiz ari zen bere aititeren makina hau erabiltzen urrezko lepoko batekin topo egin zuen unean.
Bere aita izan zen lepokoa lur artetik atera zuena, esaten dute, lepoko hau erregearen familiari dagoki ahal zaiola. Jamesek, 3 urte zituela aurkikuntza gertatu zenean, orain aberats bihurtu daiteke, altxorrak lau milioi inguru balio duela ziurtatzen denean.

Hemen ikusten den lepokoa, Jamesek aurkitu zuena da: